” THE SHOW “

Hi everybody!

Yesterday we performed ” The Show” in front of LH-3A .  We became magicians, clowns, dancers, and singers!

It was very funny, we hope you like it!

Thank you so much for coming to our show!

20190410_091300

This slideshow requires JavaScript.

 

 

 

“Ura bizitzaren iturri”

Heldu da ikasturte honetako azken neurketa, eta honekin batera gai berriari hasiera eman diogu:   “Ura bizitzaren iturri”

Unitate honetan uraren propietateak ikusten aritu ostean, ikasi dugu ura disolbatzailea dela.

Baina sustantzia guztiak disolbatzen dira? Egiaztatzeko, sustantzia desberdinak ekarri ditugu gelara: kafea, arroza, azukrea, txokolatea, olioa etab.

20190328_152404

 

 

Gurasoak gelan (2)

Otsailaren 26an,  Iratxe Olea etorri zen gelara. EUSKOTRENen lan egiten du, eta bere lana zelakoa den azaldu ondoren, gure duda guztiak argitzen ibili izan da. Zein interesgarria den zure lana!

Gainera ez zen esku hutsik etorri; gozokiak eta barik edo treneko txartela eramateko zorroak oparitu zizkigun.

Gelako hainbatek esan zuten tren gidariak izango zirela!

Mila esker Iratxe!

 

 

 

Gaixotasun Arraroen Nazioarteko Eguna

Atzo, otsailak 28, “GAIXOTASUN ARRAROEN NAZIOARTEKO EGUNA” izanik, gaixotasun hauek dituzten pertsonei tarte bat eskaintzea aproposa dela iruditu zaigu. Horretarako, gelan gutun berezi bat irakurri dugu, gaixotasun arraroa duen pertsonak batek idatzia.

Ondoren, irakurritakoaren ausnarketa egin dugu ondorengo ondoriora helduz: “gaixotasunen batengatik edo gertatzen den gauza batengatik apur bat desberdina izatea ez  dela gauza txarra, ezta burla egiteko arrazoia ere”

DANOK GARA BERDINAK!

Eutsi gogor Danok Batera.

“Kontsumo” Tailerrak

Igarotako otsailaren 19an eta 20an: KONTSUMOBIDE erakundeak  antolatutako tailer bi burutu genituen, hain zuzen ere, “Supermerkatua eta jolasak”

Lehenengo tailerrean, “SUPERMERKATUAN” elikagai mota desberdinen gurpila gogoan izanik eta taldeka jarriz, menu orekatua  prestatu genuen. Menuak aztertu ostean, liburutegian antolatutako supermerkatuan, beharrezko erosketak egin genituen. Honekin batera, erosketa arduratsuari buruzko zenbait aholku izan genituen.

This slideshow requires JavaScript.

Bigarren tailerrean, JOLASEN munduan murgildu ginen, horretarako, jolasa eta jostailuak aukeratzeko publizitateak ematen dituen irizpideez gain, beste irizpide berriak daudela ezagutu ditugu. Mahai jokoen inguruko jolasak eta dinamikak egin genituen. Gainera, gure gelako twister eta nor naiz? jolasak eskuz egiteko aukera izan genuen.

Primeran igaro genuen! Mila esker!

This slideshow requires JavaScript.